Galdakaoko eta Bilboko bost emakume sendagile gara, Afrikako kontinentearen eta bereziki Angolaren egoerarekin aspalditik sentsibilizatuta gaudenak, herrialde horretan lankide boluntario gisa izan dugun esperientziaren harira.

2014ean joan ginen lehenengo aldiz Afrikako herrialde horretara, Angolaren barrualdeko Bié probintzian kokatuta dagoen Vougako Ospitaleko egoera sozial eta sanitarioa balioztatzeko asmoz.

Bertan lankidetza-jardunean emandako ondoz ondoko hiru urteetan aurkitu ditugun arazotik handienetako bat, edateko uraren eskasiari lotutako gaixotasun gastrointestinalen kopuru handia izan da, horietako batzuk hilkortasun handikoak izanik.

Hori dela eta, besoak gurutzatuta egon beharrean, zeozer egitea erabaki dugu egoera larri hori hobetzen laguntzeko. Horretarako, harremanetan jarri gara Hego Amerikako eta Afrikako hainbat herrialdetan nazioarteko lankidetza eta sentsibilizazio proiektuak garatu eta aspaldi finkatuta dagoen Coopera ONGD Euskadi, nazioarteko lankidetza-elkartearekin. Erakunde honekin batera garatu dugun proiektuaren bitartez, eguzki-energiaz elikatutako ur-araztegi bat instalatu behar dugu, ospitalea eta inguruko herrixketako biztanleak behar adina edateko urez hornitu ahal izateko. Honela, bizi-kalitatea hobetu nahi diegu ospitaleko pazienteei nahiz ospitalearen inguruko herrixketan bizi diren pertsonei.

Amaia Ormaza

Galdakaon bizi da. Medikuntza ikasi eta Traumatologia eta Ortopediako espezialitatea amaitu berri du Galdakaoko Ospitalean. Esperientza zabala du auzolandegietan eta lankidetza gaietan.

Patricia Pérez de Villarreal

Galdakaon bizi da. Medikuntzan lizentziatu eta kirurgia orokorrean eta digestioaparatuko kirurgian espezializatu da, Bilboko Basurtuko Ospitalean lan eginez. Naturaren eta landa-eremuen zale amorratua da.

Tania Arriba

Ginekologia eta Obstetrizian espezializatuta dagoen mediku honek Bilbon bizi eta Basurtuko Ospitalean lan egiten du. Argazkizale eta munduko kultur aniztasunaren zale amorratua da.

Amaia Emaldi

Galdakaon jaiotakoa. Familia medikua da eta Galdakaoko Ospitalearen inguruko osasun-zentroetako pazienteak artatzen lan egiten du. Izugarri maite du bere lana eta landa-medikuntzari buruzko ezaguerak ditu.

Saioa Ajuriagogeaskoa

Galdakaokoa da. Medikuntzan lizentziatu eta Ginekologia eta Obstetriziako espezialista bezala lan egiten du Basurtuko Ospitalean. Esperientza zabala du haurren aisialdiko heziketan.

Coopera Euskadi

Coopera Euskadiren eginkizuna Elkartasun Unibertsala delako printzipioan oinarrituta dago, eta horren bitartez, laguntza ematen die helburuko pertsonei, ingurumenjasangarritasunari buruzko erantzukidetasun eta konpromiso handiagoa duen gizarte bidezkoagoa eta zuzenagoa eraikitzeko gaitasunetan ahaldundu eta sendotzeko, gizaeskubideen unibertsaltasunaren ikuspegitik.

Coopera Euskadi, gaur egun, gobernuz kanpoko erakunde sendotua da, Hegoaldeko herrialdeetan, EAEn eta online esparruan lanean diharduena, antzeko beste erakundeekin zein gizarte-erantzukizuneko enpresekin batera, betiere helburuko biztanleriaren ahalduntze-prozesuak sustatzeko helburu nagusiari begira eta pertsona bakoitza ekintzaren erdigunean kokatuz, IKTek gizarte-inpaktu handia lortzeko eskaintzen dituen aukerez baliatuta.